XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Banaketa aldetik, bi atal ditu Elhuyar taldearenak, lexikoa lehenik, 60.000 sarrera jasoko dituena, eta alderdi entziklopedikoa, 30.000koa
Egileek emandako datuen arabera, argi eta garbi azaltzen da bi lan mardul hauen arteko ezberdintasuna.
Bata zein bestea Euskal Herriaren ikuspegitik daude prestatuta, hots, mundu zabaleko edozein gai hartuta, berorren berri eman ondoren, Euskal Herriarekiko loturak adierazten saiatzen dira,
Iñaki Irazabalbeitia, Elhuyarren entziklopediaren arduraduna
Euskaraz egindako kontsulta hiztegiaren beharra aspaldiko kontua da.
Kezka hori dela eta hasi ginen lanean eta eskolarako kontsulta iturria osatzea da gure asmoa; horretaz gain, edozein etxetan izateko materialea ere bada.
Baina ez da hiztegi entziklopediko hutsa.
Garaiari egokituta, hizkuntza teknikoa ere tartekatu dugu.
Modu berean, argazki ahalik eta esanguratsuenak aukeratzen saiatzeaz gain, mapak, grafiko teknikoak eta abarrekoak osatzeko, lan infografiko handia egin dugu.
Helburuak helburu, eta eskola liburutzat jo dezakegunez, atsegina egiten saiatu gara.
Atal bakoitzean sortzen diren arazoei aurre egiteko, Aholku Batzordea osatu dugu, esparruz esparruko jende adituak osatua, Ibon Sarasola buru duela.
Finean, lan hau proiektu zabalago baten abiapuntua besterik ez da.
Izan ere, gure asmoa, aurrera begira, entziklopedia mardul bati ekitea da.
Horretarako, Euskal hiztegi entziklopediko hau osatzeko burutu behar izan dugun hainbat lan izango zaigu baliagarri.
Kontsultarako hiztegi honetatik kanpo utzi dugun materiale dexente dugu bilduta eta, datu-base aberatsak osatuta, askoz ere errazagoa izango zaigu bigarren asmo horri ekitea.